Joan den igandeko gauerdian, gazte bi atxilotu zituen Leioako Udaltzaingoak, Mendibilen eraikitzen ari diren babes ofizialeko etxebizitza batzuetan material elektrikoa lapurtu zutelakoak. "Lekua behar bezala aztertu ondoren, gizarte-etxebizitzen inguruko hesiak kendu zituztela egiaztatu ondoren, gazteen ibilgailuaren maletategian lapurtutako material elektrikoa aurkitu zuten (polizia agenteek), baita obrako tutu malgu ehunka metro eta lanabesak ere", uda iturriek jakinarazi dutenez. Lapurreta delituagatik auzipetutako gazte biak epailearen esku geratuk dira, epaiketa azkarra egiteko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!