Urriaren 31n kaleratuko da Lurdes Cerrato preso astrabuduarra

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urr. 25a, 21:04

Lurdes Cerrato euskal preso politikoa urriaren 31n irtengo da Galiziako Curtis espetxetik, ezarri zioten 6 urtetako kartzela zigorra oso-osorik bete ondoren, Etengabe Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren bitakorak jakinarazi duenez. "Familia eta lagunak goizean aterako dira Astrabuduatik Teixeirora joateko. Eta egun berean lehen harrera egingo zaio Lurdesi Astrabuduan", azaldu dutenez. Ongi etorri omenaldia, berriz, azaroaren 4an (larunbata) egingo zaio Astrabuduako Josu Murueta plazan, 13:00etan. Ondoren kalejira, kanta-poteoa eta herri bazkaria egingo dira Eskola zaharretan.

Bestalde, azaroaren 5ean (igandea) egingo diote omenaldia Sopelan, eguerdiko 13:00etan, irailaren 29an kaleratutako Luis Mari Tokerori. Ondoren, herri bazkaria egingo da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun