Santiago de Cuba (argazkian) izango da ostegun honetan, urriak 26, Getxoko XXVI. Aste Koralaren baitan. Saioa arratsaldeko 19:30ean hasiko da Algortako Getxo Antzokian eta, ohikoa den bezala, gonbidapenak –doakoak- Getxoko Kultur Etxeko edozein aretotan jaso daitezke, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Abesbatza amateur gisa eratu zuen talde kubatarra Electo Silva zuzendariak, 1960an. Handik bost hilabetera, lehenengo saria eskuratu zuten. "Festival de Teatro Obrero y Campesino" jaialdian. 1962an, Kubako Kulturako Kontseilu Nazionalak talde profesionala egiteko proposatu zuten, honako helburu hauek betetzeko asmoz: batetik, abesbatza-mugimendu indartsua Santiagon eta Kuba osoan bultzatzea eta, bestetik, abesbatza-musika zabaltzea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!