Gaztesareako erantzungailuan utzitako mezua:
Getxoko Andra Mari auzoko batzokiari egindako ekintzaren aldarrikapena:
Batzokien aurkako azken ekintza hau ez da badaezpadakoa, PNVk eta Balzak gidatutako zipaioek euskal gazteria borrokalariaren aurka daramaten ildo errepresiboari erantzuteko asmoz egindako ekintza da.
PNVk eta bere agindutara dauden zipaioek jakin behar dute euskal gazteriak ez duela onartzen Errenterian, Gasteizen, Barakaldon... izan diren atxiloketak eta muntaia polizialak. Era beran, horrelakoen aurrean erantzunik zuzenenak besterik ezin ditzakete espero, honako ekintza kasu. Era berean, komunikabide eta ertzaintzaren isiltasuna salatu nahi dugu.
Erasorik ez erantzunik gabe, Gora euskal gazteria borrokalaria!
Pasa den domekako ordu txikietan hainbat ezezagunek Molotov koktel bat bota zuen Getxoko batzokiaren kontra. Getxoko EAJko Uri Batzarreko kide batek UKBERRI.NETi adierazi dionez, koktelak “kalte estetikoak” baino ez zituen eragin, “Jaungoikoari esker, eraikina egurrezkoa baita eta su hartzekotan arrisku handia zekarkeen”. Dena den, EAJk ez dio gertaerari inolako publizitaterik eman, “hori baita egileek nahi dutena”. Bestalde,