Hilero bezala, azken ostiralerako, urriak 27, hainbat kontzentrazio deitu du Etxeratek Euskal Herri osoan. Hilabete honetako leloa "Estatus politikoa orain. Euskal presoak Euskal Herrira!". Uribe Kostan honakoak izango dira hitzorduak: 11:15ean Itzubaltzeta / Erromon Artatza-Romo institutuaren aurrean; 19:30ean, Armintzan, bus geltokiaren aurrean eta Astrabuduan, Josu Murueta plazan; 20:00etan; Erandion, metro aurrean; Leioan, Boulevardean; Areetan, Xake plazan; Algortan, Telletxen; Berangon, Gudari enparantzan; Sopelan, udaletxe aurrean eta Urdulizen, BBVAren aurrean. Leioako Kurkudi eta Algortako Amnistia tabernetan taloak egongo dira kontzentrazioen ostean. Itzubaltzeta / Erromoko Branka herriko tabernan, berriz, bertso saioa egongo da Galder Bilbao "Txapi" eta Itsaso Payaren eskutik, 21:00etan, "Eraso guztien gainetik... Euskal Herriak autodeterminazioa! Herri kultura aurrera!" lelopean. Argazkian, kontzentrazioa Sopelako udaletxe parean.