Iganderako ibilaldi neurtua antolatu du Berangoko Sei-Herri elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urr. 26a, 22:08

Urteroko ohiturari eutsiz eta, bide batez, asteartean jasandako miaketari erantzunez, XXIV.Ibilaldi Neurtua berretsi du Berangoko Sei-Herri kultur elkarteak. Igandean, urriak 29, izango da Uribe Kosta zeharkatzen duen ibilaldia. Orain dela 24 urte, herriko gazte talde bat ibilaldia antolatzen hasi zen, "herria eta bere inguruak hobeto ezagutzeko eta euskara bultzatzeko asmoarekin", azaldu dute elkartekoek. "Aisialdiako ekintza bezala sortu zen, garai hartan mendira joateko ohitura puri-purian zegoen eta gure herrian halako zerbait egitea pentsatu zuten. Bigarren urtean, antolatzaieetako bat, 'Gomi' gaztea, ezbehar baten ondorioz hil egin zen eta, ordutik bere oroimenez antolatzen da urtero-urtero hutsik egin gabe", gaineratu dute. Argazkia: Uztarria.com.

Ibiladia neurtua bikoteka egiten da, bi ibilbide prestatu dituzte horretarako, txikitxoena bata eta nagusiena bestea. Lehenengoak 8 kilometro ditu eta bigarrenak 14 inguru: "Ibilbidea Berango ingurutik egiten dugu, gure elkartearen izenak dioenez ibilbideak gure herriko mugetatik dihoa (Berango, Getxo, Leioa, Erandio eta Sopela), gure eskualdeko herri hauen paisai zoragarriez gozatzeko". Ibilbidean zehar hiru kontrol izango dira, bertan bikoteen denborak hartuko dira, guztiek ibilaldi guztia betetzen dutela zihurtatzeko. Horietako batean, hamaiketakoa hartzeko parada izango da denbora geratuko delarik.

Eguneko egitaraua:

- Izena ematea: Nagusiak, goizeko 8:30ean, eta txikiak 9etan, Sei-Herriko egoitzan.
- Irteera: Nagusiak, 9etan eta txikiak 9:30ean.
- Eguerdian: Txikitxoentzako jolasak eta tailerrak.
- Bazkaria frontoian (debalde partehartzaileentzat eta 5 eurotan nahi duen guztiarentzat). Txikiek ordu bietan bazkalduko dute eta nagusiak hirurak aldera.
- Bideo emanaldia txikitxoentzat kultur etxean, bazkaldu eta gero.
- Sari banaketa: Frontoian egingo dute arratsaldeko 6:30ak aldera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun