Kanpaina horren bidez, "auto gidarien eta erakunde ofizialetako arduradunen kontzientzietan" eragin nahi dute antolatzaileek, "bizikletaz ibiltzeko espazioa sortu beharraz jabe daitezen". Horrela, errepide guztietan txirrindularien babeserako litzatekeen espazioa sortzea aldarrikatzen dute, 1,5 metro zabalerako "marra gorria" alegia.
Ibilbidea:
Larunbat honetan, goizeko 10:30an abiatuko da, Erandioko Udaletxe plazatik, txirrindularien eskubideen aldeko martxa; 13:00etik 13:30etara bitartean, Bilboko Arriaga antzokian amaitzeko. Honako hau izango da ibilbidea: Erandioko Udaletxeko plaza - Udondo - Leioa (Luis Bilbao Libano, Bulevard) - Artatzako errotonda - Txopoeta etorbidea - Fadura - Berango (Ricardo Ochoa plaza, metro geltokia, errotonda) - Algorta (errotonda, Sarrikobaso eta Bidezabal arteko bidegurutzea, Erredentore eliza) - Fadura - Txopoeta etorbidea - Ereaga ondoko bidegurutzea - Areeta - Axpe - Erandio - Elorrieta - San Inazio - Agirre Lehendakaria - Deustua - Euskalduna zubia - Bihotz Sakratua - Kale Nagusia - Plaza Eliptikoa - Plaza Zirkularra - Areatza - Arriaga plaza.