Marije Fullaondo eta Martxelo Alvarez deitu ditu biharko Baltasar Garzonek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urr. 30a, 20:14

Marije Fullaondo (argazkian) Herritarren Zerrendako Hego Euskal Herriko hautagai ohia eta Batasuneko Euskara arduradunak Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko du bihar, inputatu gisa. Algortarrak irailaren 30ean Bilbon egin zen "Euskal Herriak autodeterminazioa" lelopeko manifestazioaren harira deitu du 5. epaitegiko arduraduna den Baltasar Garzonek, "erakunde armatuko kide" izatea leporatuta. Fullaondoren deklarazioa bihar goizeko 10:30ean finkatu dute. Ordu bat beranduago, Martxelo Alvarez berangoztarraren txanda izango da. Garzonek lekuko gisa deitu du Alvarez Ahaztuak 1936-1976 elkarteko bozeramailea. Egun berean, Garzonen aurretik Batasuneko beste bi kide agertu beharko dira: Maite Diaz de Heredia arabarra eta Ainara Armendariz nafarra.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun