Eta badirudi ideia urrunera iritsi dela. Pixkanaka, proiektua handituz joan da eta Euskal Herri osoko talde eta kolektiboen eskaerei erantzuten diegu. Herri mugimenduak entzutetsuak izan diren hainbat proiektutan inplikatu gara, hala nola, Gazte Topagunearen webgunean zein horren berri zuzen-zuzenean emateko martxan jarritako irratian, Gaztetxe Martxaren jarraipenean, martxoan antolatutako Komunikabide Alternatiboen Gazte Topaketetan, Zarautzen antolatutako Software Asteburu Librean, MusikHerria herri disketxean edo Euskal Herria 2.0 jardunaldietan. Bestalde, UKBERRI.NET edo Librezale bezalako proiektu interesgarri eta garrantzitsuak ere hurreratu zaizkigu azken hilabeteotan. Dena den, ilusioz beteriko lan txikiagoetan ere hartu dugu parte: gaztetxe eta gazte asanbladak, musika taldeak, proiektu komunikatiboak... Guztira, 80 proiektu inguru jarri ditugu martxan.
Aurten, berrikuntza moduan, zerbitzari berri bat prestatzen gabiltza. Egun ditugun proiektua kopuruak gora egin duela-eta, udan ospatutako azken asanbladan beharrezkotzat ikusi genuen makina berri baten erosketa proiektuak eskaintzen dituen kalitatezko zerbitzuak mantentzeko asmoz. Goi mailako prestakuntzaz hornitutako makina berria askoz ere azkarragoa izango da eta honela zerbitzu berriak eskaini ahal izango dira. Gainera, konexio bizkorrago eta egonkorragoa lortzeko helburuz, makina leku berri batera aldatuko dugu. Laster zerbitzari berria prest izango dugulakoan gaude.
Amaitzeko, orain arte bezala lizentzia askeak oinarri hartuta eta autogestioaren bidetik lanean jarraituko dugula berretsi nahi dugu.
Mundurat Sarea