Pasa den ostiralean, Areetako Xake plazaren ondoan egitekoa zen
Etxerateko kontzentrazioa burutzeko batu ziren 25 lagunek Ertzaintzaren zabaltze ikusgarri baten lekukoak izan ziren. Areetako INEMen aurrean furgoneta zutela, dozena erdi bat ertzain inguratu zituzten euskal presoen aldeko kontzentrazioa. Bideokameraz eta pilota jaurtigailuez hornituta, poliziek alderdi anitzetatik atera zituzten irudiak, multzora apuntatzen zuten bitartean. Ondoko jolastokiko eta terrazetako hainbat neska-mutil saiatu ziren ertzainekin jolasten. Alferrik, baina, gurasoek ez baitzieten gehiegi hurbiltzen utzi, badaezpada. Etxerateko zaleek, berriz, pankarta zabaldu gabe, asanblada egin zuten bertan eta, azkenik, 20:45ean aldera, alde egin zuten. Haien iritziz, “ertzainak bero eta probokazioetan nor erori zain daude: kargatzeko gogoa daukate”, aurreko egunean
ez zutelako herriko tabernen aldeko manifestazio baten kideak identifikatzea lortu. Ertzainek, Itzubaltzeta / Erromoko elizaraino jarraitu zituzten kontzentrazioan izandako kide batzuk. Ondoren, joan ziren. Argazkian, asteazkeneko identifikazio-saiakeraren irudi bat.