Nontzefilm III. Film Laburren Lehiaketa abiatu du Nontzeberrik

Nontzeberri kultura webgune euskaldunak Nontzefilm Film Laburren Lehiaketaren hirugarren edizioa jarri du martxan. Lehiaketa hori on-line egingo da propio eraikitako Nontzefilm webgunean. Sarean ikusteaz gain, lanik onenak Bilboko Zine Fantastikoaren jaialdian (FANT 2007) pantailaratuko dira. Interesatuek 2007ko otsailaren 21eko eguerdiko 1a arte izango dute epea, baina lanak jaso ahala eskegiko dira Nontzefilmen internauten gozamenerako. Beste baldintza batzuk dira formatuak (mpeg, avi, asf edo wmv), gehienezko tamaina (3,5 Megabyte) eta iraupen muga (3 minutu eta 30 segundo). Lanik onenen hiru egileek 2.000, 1.500 eta 900 euro jasoko dituzte hurrenez hurren. Euskal Herriko filmik onena, gainera, beste 900 euro eskuratuko ditu. Argibide gehiagorako, 944 029 092 telefonora deitu edo nontzefilm@nontzefilm.com helbidera idatz daiteke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun