Aldain izandako lapurreta gaitzesteko "datu nahikorik ez" dago Zarraoaren ustez

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urr. 30a, 21:09

Irailaren 29an, Algortako Karitate kalean dagoen Aldai Patronatuko lau bulegotan gertatutako lapurreta susmagarriaren inguruan, kaltetuekin harremanetan jarri, gertatutakoa gaitzetsi edota neurriren bat hartzeko asmorik duen galdegin zion Iñaki Zarraoa alkateari Josu Amezaga Getxo Bizia herri plataformako eledunak, joan den ostiraleko udalbatzarrean. Zarraoak, "batzuk susmoak eduki arren, honetan ere errugabetasun-presuntzioa errespetatu behar" dela erantzun zion ezker abertzaleko ordezkariari eta Ertzaintzaren ikerketek argibiderik eman ezean, goiz dela ondoriorik ateratzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun