Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenari jarraituz, Euskal Herriko Unibertsitateari (EHU) ia 1,3 milioi euroko aparteko diru-laguntza emateko erabakia hartu zuen asteartean Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak, Erandio eta Leioako campuseko Ostalaritza Eskolaren instalazio berriak egokitzeko. Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate-ikastetxeetako ikasleen 2006-2007 ikasturteko eguneroko garraio gastuak ordaintzeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen agindua ere onartu zuen. Argazkian, hainbat ikasle eskola ematen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!