Imanol Landa izango da Getxoko EAJren alkategaia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 2a, 13:08

EAJk Getxo udalerrian dituen hiru uri buru batzarretako (Algorta, Getxo eta Ondarreta) asanbladek "aho batez" izendatu dute Imanol Landa Jauregi (argazkian), alkate izateko hautagai, 2007ko apiril edo maiatzan izango diren udal hauteskundeei begira. Horrela jakinarazi dute, prentsa ohar bidez, alderdi horretako iturriek. Zortzi urtez abokatu lanetan ibilitakoa, 1999tik 2003ra bitartean, letradu eta zinegotzi lanak tarteko zituen; Getxoko Udal Egoitzaren lehendakaria zen orduan. 2003ko legealdiaren hasieratik, aldiz, abokatu lana baztertu zuen, Lehendakaritza arloko zinegotzi arduraduna izateko. Landak 40 urte ditu, ezkonduta dago, 3 seme-alaba ditu eta euskalduna da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun