Bayok ospe handia lortu du munduko agertoki eta areto nabarmenetan, kultur iturri getxoztarrek adierazi dutenez. eta Algortan "ezin hobea den bere estiloa eta dirdira erakutsiko ditu, bere karrera artistikoaren momenturik hoberenean aurkitzen baita". Kritikaren eta publikoaren iritziak bat datoz: "Bayoren karisma, bere ahots-tinbrearen zolitasuna eta argitasuna, bere ahoskera eta, batez ere, antzezten dituen pertsonaien psikologia zehaztasunez interpretatzeko gaitasuna azpimarratzen dute". Abeslari hau Barrokotik XX. mendera arteko pertsonaia desberdinak antzezteko gai da. Halaber, lieder eta oratorio errepertorioan arreta berezia jarri du urtez urte eskaintzen dituen errezitaldietan eta kontzertu sinfonikoetan. Bere jardueran zehar nazioarteko hainbat sari jaso ditu, esate baterako, Belvedere Nazioarteko Lehiaketaren lehenengo saria eta Vianako Printzea Saria.
Erakusketa
Kontzertuak osatzeko eta W. A. Mozart konpositoren jaiotzaren 250. urteurrena ospatzen ari denez, berari buruzko erakusketa izango da ikusgai Algortako erakustaretoan (Vilamonte, A-8) azaroaren 10era arte. Bertan, zenbait taulatan, artista handi honen lana, bizitza eta XVIII. mendeko musika ezagutu ahal izango dituzte bisitariek, besteak beste.