"Besteak beste, abestiak zelan sortzen diren galdetzeko aukera izango dute parte hartzen dutenek", azaldu du Gomezek. Abeslariekin ez ezik, rocka eta musikarekin zerikusia duten idazle, kazetari, zinemagile eta marrazkilariekin ere solasteko aukera egongo da. Kontzertuei dagokienez, Euskal Herriko eta Espainiako launa abeslari arituko dira binaka, azaroaren 30era bitartean.
Egitaraua:
Azaroak 2: Jose Ignacio Lapido eta Juan Carlos Perez.
Azaroak 16: Aurora Beltran eta Quique Gonzalez.
Azaroak 23: Niko Etxart eta Antonio Vega.
Azaroak 30: Gari eta Josele Santiago.
"Rocka, gaztetasunaren eta asalduraren sinboloa, fintasunik eta sentiberatasunik gabe azaltzen da, latz, batzuetan bortitz, gehiegizko eta probokatzaile. Dena dela, poesia rockean ezkutatzen da, gitarra distortsionatu eta dunbal-kolpe biribilen artean uzkurtuta. Rock artista askok poesia eta letraz jantzi dute beraien musika, eta poesia eta letra horiek heltzen eta hazten lagundu diete belaunaldi askori, edertasunean hezten eta, batzuetan, irakurketara hurbiltzen", dio Luis Gomez