Luis Mari Tokerori eta Lurdes Cerratori ongi etorriak egingo dizkiete asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 3a, 13:11

Etengabe Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren bitakorak jakinarazi duenez, azaroaren 5ean (igandea) egingo diote omenaldia Sopelan, irailaren 29an kaleratutako Luis Mari Tokero euskal preso politikoari. Ekitaldiari eguerdiko ordu batean emango diote hasiera Sopelako udaletxeko plazan. Gero, 15:00etan, herri bazkaria egingo dute. Txartelak Sopelako herriko tabernan jarri dituzte salgai. Era berean, aurreko egunerako, larunbata, aurreikusita dago Lurdes Cerrato kaleratu berriari ongi etorri ekitaldia egitea. Astrabuduako Josu Murueta plazan hasiko da 13:00etan eta ondoren kalejira etakanta-poteoa egingo dute herritik zehar eta herri bazkaria izango da eskola zaharretan. Argazkian, espetxetik irtenda, Tokero Sopelara heldu zeneko unea / Etengabe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun