Zazpigarren urtez, "Indabada Mundiala" egingo dute bihar Algortako gazteek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 3a, 13:59

Larunbatean Algortan egingo den VII. Indabadan parte hartuko dutenen plateretan jasoko da 1999an Sastraka kolektiboak ereindakoaren uzta. Urte hartan, Getxoko Udal Gobernuak Sastraka gaztetxea desalojatu ostean, kale gorrian zegoen Algortako gazteriak kale topagunea asmatu zuen negu gorrirako. Bilbotarrak bailiran "Indaba Mundiala" izendatu zuten asmakizun zahar-berria. Ordutik hona, San Martin garaian edo, urri bukaeran ospatu izan da Algortako Indabada. Aurten, betiko legez, Txiki ta Otaegi plazan egingo da. Batzuk goizean goizetik prestaketetan arituko badira ere, ehundaka gazte 13:00etan agertuko dira, aurreskuaz, musikaz, trikitixen doinuaz zein txikiteoaz gozatzeko. Ondoren, herri bazkaria egingo dute, babajana noski.

Txartela oraindik hartu ez duenarentzat aukera honako Traganarru, Amnistia, Lainoa eta La Plaza tabernetan dago, besteak beste. Txartela bost eurotan saltzen da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun