Brad Will kazetariaren omenez

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 3a, 15:00

Brad Will kazetaria eta Indymediako kidea urriaren 27an hil zen Mexikoko Oaxacako Estatuan, grebalariak eta udaltzainak zein paramilitarren arteko gatazkak filmatzen zituen bitartean. Bera bezala, hamaika lagun erail dituzte herriak bidali nahi duen Ulises Ruiz gobernadorea bere jesarlekuan mantendu nahi duten Armada, Polizia eta paramilitarrek. Bestelako komunikabide independenteek ere pairatu dute makina bat eraso, tartean bere azken erreportajean Brad Willek jasotako Radio Universidaden kontrakoa. “Komunikazioaren aldeko aktibista estatubatuarra” omendu nahi izan du irratia.com-ek eta bere 63. irratsaioan Oaxacako egoerari protagonismo berezia eman dio.

Gaiaren inguruko berriak:

Esta mañana un compañero ha sido asesinado (Euskal Herria Indymedia)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun