Bost graffitietan parte hartzeko izena eman ahal izango da azaroaren 10etik 27ra. Udalak jakinarazi dituen baldintza bakarrak dira 30 urtetik baino gutxiago edukitzea eta graffitiaren teknika ondo menperatzea. Eskatzaileak batzar batera deituko dituzte hormak taldeka banatzea erabakitzeko, behar diren materialak finkatzeko eta zein egunetan margotu zehazteko. Izena emateko Gazteen Informaziorako Bulegora deitu behar da: 944 910 114 telefono zenbakira.
80 nazionalitate
Migrazio mugimendu handiak asko hazi dira azken urteotan. Gaur egun, mundu osoan 150 bat milioi lagun bizi eta lan egiten dute beren jatorrizko herrialdeetatik kanpo. Euskal Herrira etorkin asko etorri dira eta Getxo ere ez da mugimendu horietatik aparte geratu. Beste toki batzuetatik heldutako langile ugari, errefuxiatuak, asilo eskatzaileak, etorkinak eta horien familiak Getxoko auzokideak izatera pasa dira, eta udalerriari aniztasun oparoa eman diote, bereziki azken 6 urteotan. Udalak eman dituen datuen arabera, Getxon bizi diren Estatu espainiarretik kanpoko atzerritarren kolektiboaren ezaugarrien artean gaztetasuna eta emakumezko ugari izatea daude. Herritar horien artean 80 nazionalitate desberdin baino gehiago daude.