Montserrat Figuerasekin batera, hiru musika talde sortu ditu Savallek: Hesperion, La Capella Reial eta Le Concert des Nations. Talde horiekin, “emozio eta edertasunaren unibertso bat” aztertu eta sortzen dute, munduari eta musika gogoko duten milioika pertsonari eskainita, eta ahaztutako hainbat musiken defendatzaile nagusi gisa ospetsu bihurtu dira.
Kontzerturako sarrerak salgai daude Algortako Villamonte kaleko kultur etxean, BBKren orotarako kutxazainetan, 944 310 310 eta 944 914 080 telefono zenbakien bidez eta www.bbk.es webgunean.
Getxoko Udazkeneko Kontzertuak bihar, asteartea, amaitu egingo dira, Jordi Savall biola-jole ospetsuaren eskutik. Musikari katalana Getxo Antzokian arituko da 20:00etan, hirukotean. Savallek eskainiko duen programak Luis XIV. erregearen garaietako gorte-musika izango du ardatz nagusia. Jordi Savall, bere belaunaldian balio anitza duen musika munduko pertsona ospetsu bat da. Bakarlari, pedagogo, ikertzaile eta musika zein kultur proiektu berrien sortzaile gisa egin dituen jarduerek, musika historikoaren gaur egungo egile nagusien artean kokatzen dute. Getxoko Kultur Etxearen arabera, “instrumentista hau gaur egungo musika panoraman salbuespenezko kasu bat” da. Duela hogeita hamar urte baino gehiago, “axolagabetasunean baztertutako musika miragarria munduari ezagutarazi zion”. Hogeita hamar urte daramatza musika hori aztertzen, irakurtzen, bere zango-biolaz interpretatzen.