Gazte parte-hartzea bultzatzeko “Emazu pausua” kanpaina abiatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 6a, 22:46

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta Boluntak, boluntariotza eta elkarteentzako Bizkaiko agentzia, “Emazu pausua” kanpaina abiarazi dute gaur goizean. Ekimenak partaidetza eta elkartasunaren baloreak aldarrikatzeaz gain, gazteen parte-hartzea sustatzea eta ahalbidetzea ere nahi du, gazteek gizartean duten rol aktiboaz jabetuz. Bizkaiko gazte, heldu zein eragileei zuzendutako kanpaina hau hilaren 22ra arte luzatuko da eta berari buruzko hainbat datu www.emazupausua.org bitakoran topa daitezke. Bestalde, zapata berdeak izango dira 15.000 esku-orritan zabalduko den kanpainaren irudia. Minerva Leonek eta Arantza Santistebanek (argazkian) jakinarazi dutenez, 2004an 200 bat gazte elkarte zeuden eta gazteen herena elkarteren batean aritu izan da edo aritzen da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun