Estralurtarrak, Yetia, Ness lakuko munstroa eta 1.000 euro balio duten ferrariak izango dituzte mintzagai gaur unibertsitatean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 7a, 08:50

Europako Batasuneko Batzordeak ospatzen duen Zientzia eta Teknologiako V. Astearen barruan, EHUk “Misterios a la luz de la ciencia” (“Misterioak zientziaren argipean”) mintegi erdalduna antolatu du arratsalde honetarako. 18:00etatik aurrera, EHU-BBK eraikinean, Bilboko Zazpikaleetako gaztetxe zaharra, hainbat adituk ustezko misterio batzuk ikertuko dituzte era ulergarri eta entretenigarrian, aurrerapen zientifiko zein teknologikoak erabiliz. Horrela, pentsamendu kritikoa sustatu nahian, metodo zientifikoa aplikatuko diete estralurtarrei, Ness Lakuko munstroari, garta-denborak, 1.000 eurotan saltzen diren ferrariei eta pentsamendu magikoari. Argazkian, Ness lakuko balizko munstroaren ustezko irudi bat, hainbaten ustez elefantea batena baino ez dena.

Egitaraua:

- 18:00etan, “¿Hay alguien ahi? La busqueda de extraterrestres”, Agustin Sanchez Lavega EHUko planeta ikertzailearen eskutik.

- 18:30ean, “Me parecio haber visto un lindo monstruito. Nessie, el yeti y otros seres enigmaticos”, Eduardo Angulo EHUko biologoaren eskutik.

- 19:00etan, “¿Sirven las temporas para predecir el tiempo del proximo invierno?”, Jon Saenz EHUko fisikariaren eskutik.

- 19:45ean, “Ferraris a 1.000 euros. Las afirmaciones extravagantes y como someterlas a prueba”, Mauricio-Jose Schwarz kazetaria eta Circulo Escepticoko kidearen eskutik.

- 20:15ean, “Los riesgos del pensamiento magico” mahai-ingurua, Juan Ignacio Perez Iglesias EHUko errektorearen, Felix Goñi EHUko Biofisika Unitateko zein CSICeko zuzendariaren eta aurreko hizlarien eskutik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun