Bihar, asteazkena, goizeko 12:00etan, Erandio eta Leioako campuseko areto nagusian, Asteazken Kulturalek denboraldiko lehen kontzertua eskainiko dute,
Rafa Ruedak bere azken lana, “Saredun eskua”, aurkeztuko baitu. Rueda ibilaldi luzeko musikaria da eta PILT taldearen liderra izan zen bost diskotan eta hainbat zuzenekotan; “Zaharregia, txikiegia agian” lan poetiko musikalean parte hartu zuen Kirmen Uriberekin; Mikel Urdangarin, Txuma Murugarren edo Kokein modukoen egitasmo musikalak bultzatu zituen; 2005ean, Lauaxetaren inguruan egindako “Ehungarrenean Hamaika” diskoa eta taula gainekoa ekoiztu zituen. Bere ibilbide propioari lotuta, 2006ko udaberrian kaleratu du “Saredun eskua”, bere bakarkako bigarren diskoa. Goi mailako musikari taldea lagun, kantuek indar berezia hartzen dute kontzertuetan eta emanaldi bakoitza funtzio errepikaezina bihurtzen da. Ohikoa denez sarrera doakoa izango da.