Ongi etorri xume eta beroak egin dizkiete asteburuan Cerrato eta Tokerori

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 7a, 12:27

Lurdes Cerrato euskal preso politikoa urriaren 31n irten zen Galiziako Curtis espetxetik, ezarri zioten 6 urtetako kartzela zigorra oso-osorik bete ondoren, Egun berean Astrabuduan egin zitzaion lehen harreraren ostean, joan den larunbatean, azaroak 4, ongi etorri xume eta beroa egin zitzaion aipatu herriko Josu Murueta plazan. Hain zuzen ere, horren gaineko bideoa sareratu du Etengabe Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren bitakorak. Horretaz gain, igandean, azaroak 5, egin zioten omenaldia Sopelan, irailaren 29an kaleratutako Luis Mari Tokero euskal preso politikoari. Argazkian, espetxetik irtenda, Tokero Sopelara heldu zeneko unea / Etengabe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun