Uribe Kostan izango du bukaera presoen aldeko gose greba ibiltariak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 7a, 13:01

Lehen astea Arrasaten igaro zen, bigarrena Markinan eta orain Sakanak hartu du txanda… Horrela jarraituko abenduaren 16ra arte Euskal Herrian zehar, eskualdez eskualde, euskal preso politikoen aldeko "zaku bete konpromiso bilduz!". Hain zuzen ere, Uribe Kostako herritar talde batek ekingo dio gose grebari abenduaren 9tik aurrera, Etengabek jakinarazi duenez, eta hainbat ekitaldi ere egingo da aste horretan eskualdean, ekimen ibiltariaren dinamikaren barruan. Hori dela eta, "presoen eskubideen aldeko konpromisua adieraztera" deitu ditu herritarrak Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Irudia: Lortu arte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun