EHUk 25 beka eskainiko dizkie Bizkaian erroldatutako eta EHUko edozein campus eta ikastegitan titulatutako gazteei, Alemanian, Frantzian, Italian, Portugalen edo Erresuma Batuan lehenengo esperientzia profesionala eskuratu dezaten. Bekak Enpresetan Praktikak Europan Zehar (EPEZ) programaren lehenengo deialdiaren barruan banatuko ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako unibertsitate publikoak, Leonardo da Vinci Europako agentziaren zein BBKren Gaztelanbidean Fundazioaren laguntzaz. Beka bereganatzeko eskaera abenduaren 5era arte aurkeztu ahal izango da Sarrikoko Unilaneko bulegoetan (argazkian), Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen ondoan. Argibide gehiago nahi izanez gero, 946 013 681 telefonora deitu edo www.ehu.es/unilan webgunea begiratu daiteke.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!