Getxo eta Sopelan izango dira 2008ko Zeltar Itsas Jokoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 7a, 20:28

Abrak, Ibaizabal itsasadarrak eta Barinatxe eta Atxabiribil hondartzek hartuko dituzte, 2008ko uztailan, XIV. Zeltar Itsas Jokoak. Horrela eman dute ezagutzera, gaur goizean Algortako kultur etxean izandako prentsaurrekoan, Fernando Asenjo Euskal Kirol Federazioen Batasuneko (EKFB) presidenteak, Iñaki Mujica Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol zuzendariak eta Iñaki Zarraoa eta Imanol Garai Getxo eta Sopelako alkateek (argazkian, ezkerretik eskuinera). Bela, surf, arraunketa, piraguismoa, urpekaritza eta antzekoak batzen dituen nazioarteko kirol ikuskizun bakarra dira aipatu jokoak eta itsas zabaleko igeriketa proba ere sartu nahi du 2008rako EKFBk. Orotara, milioi bat euroko gastua dakar XIV. Zeltar Itsas Jokoak Getxo eta Sopela udalerrietan egiteak.

Uztailaren 24a eta 30a bitartean, Kornuallesen egin ziren XII. Zeltar Itsas Jokoetan proposatu zuen EKFBk, 2008ko edizioa Getxo eta Sopela udalerrietan egitea. Urriaren 29an Bretainian izandako bileran, berriz, Irlanda eta Portugali gailendu zitzaizkien Uribe Kosta eskualdeko herriak. "Batez ere, azpiegiturak, euskal kirolarien maila ona eta antolaketa aldetik bi udalerriek duten eskarmentua izan zituzten kontutan Getxo eta Sopela aukeratzeko", gaurko prentsaurrekoan adierazi dutenez.

Gaiaren inguruko berriak:

Getxo eta Sopela proposatu dituzte 2008ko Zeltar Itsas Jokoak egiteko (2006 Uzt 19)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun