Arraunlari bila dabil Algorta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 7a, 20:58

Dagoeneko denboraldi berriari hasiera eman dio Algortako Arraun Taldeak eta, horrenbestez, 12 eta 18 urte bitarteko neska-mutilei dei egin diete "Euskal Herriko kirolik politenetariko batean" parte har dezaten. "Kirol hau Getxo udalerri mailan bultzatu ahal izateko gazteriaren beharra dugu", adierazi diote UKBERRI.NETi klubeko arduradunek. Astelehenetik osiralera, Matadero kiroldegian egingo dituzte entrenamenduak, 18:30etik aurrera; larunbat eta igandetan, berriz, Arriluzen (Gurutze Gorriaren alboan), 9:30ean hasita. Irudian, Algortako Arraun Taldeko beteranoen trainerua entsegu batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun