Azaroaren 27ra arte dago Ikus-entzunezkoen Rallyan izena emateko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 7a, 22:04

Topaguneak Aiaraldean (Araban) egingo du aurten Ikus-entzunezkoen Rallyaren bigarren edizioa, bertako euskara elkarte eta erakundeen laguntzaz. Lehiaketa abenduaren 16an egingo da, eta hamar orduko tartean hiru minutuko bideo-lan bat aurkeztean datza. grabazio eta edizio lanak abenduaren 16an bertan egingo dira, eta gaia ere egunean bertan jakinaraziko da. Rallyan Euskal Herriko gazte euskaldunek hartu ahal dute parte. Hiru sari egongo dira, 900 eta 1.500 euro bitartekoak. Parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik, eta horretarako epea azaroaren 27ra arte dago zabalik. Informazio gehiago hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun