Michael Glawoggeren "Working man's death" dokumentala izango da ikusgai bihar Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 8a, 18:21

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Erandio eta Leioako campusean antolatzen duen Ostegunetan Zinea ekimenak aurrera darrai eta ostegun honetan, azaroak 9, 12:00etatik aurrera, "Working man's death" izenburuko dokumentala ikusteko aukera egongo da areto nagusian. EHUko iturriek azaldu dutenez, munduko bost lekutan filmatu zen Michael Glawoggerek zuzendu zuen dokumentala; tartean, Nigeriako hiltegi batean edo Ukraniako meatzean. Oro har, XXI. mendearen hasieran aurkitu daitezkeen lanbide arriskutsuenetariko batzuk islatzen ditu irudi landu eta zirraragarriz. Sarrera doakoa da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun