Mintegia izan dute goizean Getxoko Udaleko 90 teknikarik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 8a, 18:48

Getxoko Udaleko arlo ezberdinetako 90 ordezkari batu dira gaur goizean Faduran, udaletxean abiatutako hainbat esperientzia aztertzeko asmoz. Udalak martxan jarritako II Jardunbide Egokien gaineko Topaketa hori Europako Kalitatearen Astearen harira antolatu du. Gaur hainbat gai izan dituzte hizpide Getxoko udal teknikariek, hala nola, zerbitzuen kartak, kalitatearen kudeaketaren testuinguruan prozesu bidezko gestioa, Intranet, Euskal Autonomi Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen arteko “Benchmarkinga” edo agirien normalizazioa. Imanol Landa alkateordea eta EAJren alkategaiak nabarmendu duenez, “era honetako elkarraldiek arlo bakoitzak sortzen duen ezagutza partekatzea, hobetzeko ahalegina aintzat hartzea eta Udalaren partaide izatearen sentimendua handitzea ahalbidetzen dute”.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun