Gobelab Getxoko Hacklabek Linux sistema eragilea ezagutzeko eta instalatzeko doako tailerra eskainiko du igande honetan, azaroak 12, arratsaldeko 6etan
Itzubaltzeta gaztetxean. Tailerra guztiz praktikoa egin ahal izateko, interesatuei euren ordenagailuak ekartzeko eskatu diete. Izan ere, Linuxen sorrera eta funtzionamendua azaldu ostean, Gobelab eta Itzubaltzeta gaztetxeko ordenagailu berrietan instalatuko dute
Ubuntuko azken bertsioa eta, horrela nahi izanez gero, norberak eramandako ordenagailuan. Aitor Martin “Matxin” Gobelabeko kideak azaldu duenez, tailerra “oso oinarrizkoa” izango da eta jendeak nahi izanez gero geroago ikastaroak egingo dituzte horretan sakontzeko, eta “software eta teknologia askea” hedatzeko prestatu dute. Linux “sistema egonkorra” da, “ondo ibiltzen dena”, gaineratu du Martinek.