Kontsumo solidarioa, arduratsua eta jasangarria bultzatzearen garrantzia azpimarratzea du helburu asteburuko azokak. Izaskun Trabudua Osasun eta Kontsumo zinegotziak nazioarteko ohiko merkataritzaren "alternatibatzat" jotzen du bidezko merkataritza. "Garapen bidean dauden herrialdeetako ekoizleei bidezko soldatak eta lan baldintzak bermatzea du oinarri, duintasunez bizi ahal izateko. Bidezko merkataritzako ekintzak lankidetza tresnak dira garapen bidean dauden herrialdeetako pobreziari aurre egiteko, eta esplotazio eta mendetasun egoera gainditzen laguntzeko pobretutako herriei. Bidezko merkataritzako erakundeek merkataritza sistema alternatiboa eratu dute eta ekoizleei aukera eskaintzen diete iparraldeko merkatuetara bitartekaririk gabe iristeko, eta lan baldintza justuak eta berdintasunezko harremanak ziurtatzeko", azaldu du udal ordezkariak.
Egitaraua:
Azaroak 11, larunbata
12:00 Inaugurazioa.
12:00-15:00 eta 17:00-20:00 Jateko, imitaziozko bitxi, jantzi eta eskulanez osatutako erakusketa.
12:30-13:30 eta 18:00-20:00 Hegoaldeko dantzak eta musika.
Azaroak 12, igandea
11:00 Haurrentzako jokoak.
11:00-15:00 Jateko, imitaziozko bitxi, jantzi eta eskulanez osatutako erakusketa.
12:00-13:00 eta 14:00-15:00 Hegoaldeko dantzak eta musika.