PSOEk ildo errepresibo honen baitan duen erantzukizuna argia da, eta horregatik, herri bezala epaitu nahi gaituztelako, herri moduan erantzun behar dugu. Herriak indar osoz aldarrikatuko du euskal gazteriak antolatzeko eta borrokatzeko duen konpromisoak ez duela berau geldiaraziko duen oztoporik aurkituko.
PSOE erantzule zuzena delako, mobilizazioa burutuko da: ostirala, azaroak 10, 19:00etan, Bilboko PSOEren egoitza nagusian
Segi borrokan, segi antolakuntzan! Euskal gazteria aurrera!
Itzubaltzetako Segi
Euskal Herriko gazteria antolatu eta iraultzailearen aurkako jazarpenek ez dute etenik. Orain hilabete batzuk Jarrai-Haika-Segi auziaren baitan hainbat gazte epaituak izan ziren, zenbait urtetarako espetxe zigorrak ezarriz. Ordu hartan herriak salatu bezala, epaiketa hartan herria zen epaitua, Euskal Herriko gazteria oro har; herriak aski ondo erantzun zion muntaia hari: epaiketa hark ezin zezakeen etorkizunik izan. Egun, ordea, epai haren berrikuspena egiteko prest da Espainiako Auzitegi Gorena, PSOEren Gobernuaren indarrak medio. Berrikuspen honek espetxe zigorrak luzatzea baino ez du bilatzen, euskal gazteriaren antolakuntzaren kontra zuzenki joz eta berau kriminalizatuz. Argazkian, Jarrai-Haika-Segi auziaren aurka Astrabuduan 2005eko otsailaren 18an egin zen manifestazioa.