Gazte bat atxilotu dute Erandion neska-laguna erasotu duelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 9a, 19:55

Ertzaintzak 25 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo, azaroak 8, Erandion, bikotea kolpatzea egotzita. Arratsaldeko 4ak pasata jaso zuen deia polizia autonomikoak, ustez, etxebizitza batean liskarrean ari zelako bikote bat, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jainarazitakoaren arabera. Bertara heldu zirenean, atarian aurkitu zuten emakumea ertzainek eta mutil-lagunak erasotu zuela aitortu zien honek. Ezpainetan eta zudurrean zauriak zituen eta saihetsak minduta. Gainera, odola topatu zuten etxe barruan poliziek. Gauzak horrela, dagoeneko ihes eginda zegoen gizonaren bila hasi ziren. Bitartean, Gurutzetako ospitalera eraman zuten emakumea. FE.Y.R. gaztea arratsaldeko 5ak aldera atxilotu zuen Erandioko Udaltzaingoak, emakumearen aurkako indarkeria delitua leporatuta, eta gaur jarri dute epailearen esku.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun