Ludoteka bana zabalduko dute Algortan eta Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 9a, 21:18

Getxo Udalak 395.000 eurotan erosi du Algortako Aita Felix de la Virgen kaleko 2 eta 4 zenbakien artean dagoen lonja, San Nikolas plazaren inguruetan, umeentzako ludoteka zabaltzeko bertan. 300 metro koadroko azalera izango du eta ziurrenera hurrengo udaldiaren aurretik egongo da zabalik, hosgabetzeko eta atontzeko lanak egin ostean. Horrekin batera, beste ludoteka bat prestatzen ari dira Areetako Eskoletako plazan, Udalak utzita, urte askotan Ehiza eta Arrantza Elkarteak erabili duen lokalean. Azken hau udaberrirako egongo da zabalik. Argazkiak, hainbat neska-mutil jolasean Barrikako liburutegian.

Neska-mutikoen irudimena eta berezko nortasuna indartzea dute eginkizun nagus ludotekek, gaurko prentsaurrekoan Iñaki Zarraoa alkateak aditzera eman duenez. “Ezaugarri hauetako edozein tokitan gertatzen den bezala, umeen osoko garapena erraztuko da, hauen eta pertsona helduen arteko harremana bideratu aldera. Jokurik egokienak zeintzuk diren irakatsiko diete gurasoei, eta komunikazioa areagotu eta ahalbidetuko da”, azaldu du udal agintaruak. BIde batez, zentru hauek dituzten bi ardatzak nabarmendu ditu: "jolasa eta heziketa". Ludoteka horietan lau jolas-gune izango dira: mugitzeko jokoak (autoak...), sinbolikoak edo antzeztekoak, eraikitzekoak eta puzzleak, eta mahai-jokoak hartzen dituztenak, hurrenez hurren.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun