Aizkolarien Munduko Txapelketa hiru asteburutan jokatuko dute, gaur EITBn, Iurretako egoitzan, egin duten aurkezpenean (argazkian) adierazi dutenez. Larunbat honetan hasi eta hilaren 25ean bukatuko da. Gaurko aurkezpen ekitaldian Pedro Mari Goikoetxea ETBko Kirol burua, Luis Mari Bengoa txapelketaren antolatzailea eta parte hartuko duten hainbat aizkolari izan dira. Txapelketa Urdulizen, Tolosan, Lekunberrin, Legution eta Azpetian jokatuko da. Euskal aizkolariekin batera Espainiako, Zeelanda Berriko, Ameriketako Estatu Batuetako, Suitzako, Australiako eta Kanadako aizkolariak arituko dira, 70 parte-hartzaile guztira.
Australiarrak indartsu
Maila ezberdinak izateaz gain, espezialitate desberdinak izango dira. Adinari dagokionez, adibidez, 20 urtetik azpikoak, 23z azpikoak eta helduagoak arituko dira. Espezialitateei dagokionez, aldiz, aizkolaririk azkarrena ere nor den erabakiko dute. Floren Nazabal aizkolariak aurkezpenean esan duenez, Australiarrak, adibidez, indartsu heldu dira. Lehia ikusgarria izan daiteke, beraz.