Bi zerga berri dituzte Urdulizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 9a, 22:20

Urdulizko Udalak behin-behinekoz onetsi du 2007ko KPIari dagokion % 3,8ko gehikuntza hamahiru zerga ordenantzaren tarifetarako, 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egongo dena. Xedapen horien artean daude, esaterako, ondasun higiezinen gaineko zerga, jarduera ekonomikoena eta hirigintzako agirien zerbitzua arautzen dituztenak. Gainera, ordenantza berri bi ere gehitu dira. Lehenengoak, eraikuntza, instalazio eta obrei buruzko gaiak aztertzen ditu eta, bigarrena, tokiko zergen eta zuzenbide publikoko gainerako diru-sarreren kudeaketa, bilketa eta ikuskaritzari buruzkoa da. Argazkian, Juan Olea Urdulizko alkatea (eskuinean), Iñaki Zarraoa Getxoko alkatearekin batera.

"Jendaurrean azalduko dira hilabeteko epean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren", adierazi du Juan Olea alkateak. Horrela, interesdunek, espedientea aztertu eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte. Aipatutako epea igarotakoan, behin betiko onetsiko da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun