"Birziklatze eta iraunkortasuneko udal politikari jarraiki", balio ez duten CDak eta DVDak birziklatzeko edukiontzia jarri dute Lemoizko udaletxeko lehen solairuan. Horrela, bildutako euskarri optikoak birziklapen-enpresa bateraino eramango dituzte. Enpresa hau bere tratamenduaz arduratuko da polikarbonatoa eskuratzeko. "Izan ere, material honetaz osatuta daude %99an eta, gainera, prestazio handiak ditu. Batez ere oso gardena delako eta ezaugarri mekaniko izugarriak dituelako, bereziki talkarekiko erresistentzia", azaldu du tokiko erakundeak. Horregatik, birziklatutako materiala automozioko sektorean erabiliko da, eskuleku, ate-irekitzea, barneko mekanismoen piezak... bezalako aplikazioetan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!