Ertzain batek bost tiro bota ditu Negurin, ertzain etxeko kanpoaldean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 11a, 14:57

Ertzain batek bost tiro bota zituen atzo eskopetaz Neguriko ertzain etxearen erakinetik kanpoaldean, “baina bertako perimetroaren barruan”, EAEko Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Bertsio horren arabera, gertaera 14:20an izan zen, inor ez zen zauriturik atera eta ez zen kalterik egon. Negurin lan egiten duen ertzainak “zerura” tirokatu ostean, lankideek eskopeta kendu zioten eta arreta medikoa eskatu zuten, ertzainaren egoera aztertzeko. Ondoren, osasun zentro batera eraman zuten, “arreta mediko espezializatua” jaso zezan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, polizia autonomikoak “jarrera hori eragin ahal izan duten arazo pertsonalak dauzka” eta “dirudienez, buru gaitasuna nahastuta zeukan” gertaeren unean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun