Gorpua Medikuntza Fakultateari utzi ziotenei omenaldia egingo die astelehenean EHUk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 11a, 15:20

Etzi, astelehena, goizeko 12etan, Euskal Herriko Unibertsitateak omenaldia egingo die Medikuntza irakaskuntzarako gorpua eman zutenei. Ekitaldi horretan, 19 emaileren errautsak gordeko dira Erandio eta Leioako campuseko Medikuntza eta Zientzia eta Teknologia Fakultateen alboko hegi batean kokatua dagoen Bizitzaren Basoan. Basoa Lertutxe urtegiaren alboko soilgune bat da eta altzairuzko hogei zuhaitz handiz egina dago. Zuhaitzen barruan emaileen errautsen ontziak gordetzen dira. Bizitzaren Basoa 2003ko irailean inauguratu zen eta bertan dautza 289 emaileen errautsak. Astelehenean, beste 19 emailerenak gordeko dira eta EHUk esker ona adieraziko die emaile hauei guztiei, “haiek gabe ezinezkoa izango bailitzateke Medikuntza irakastea”. Ekitaldira emaileen familiakoak, EHUko Emaileen Elkarteko eta unibertsitateko kideak joango dira. Argazkia: Carmen Siles .

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun