7. Indabada, ilegala???

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 11a, 18:54

Urtero moduan, zazpigarren urtez, goizetik lotu ginen indabada komisioa osatzen dogunok indabak egin, material dana jarri, atondu eta plaza apaintzeko. Baina gure harridurarako lehenengo orduetatik Udal Poliziaren presentzia igertzen zan eta laster indabada legez kanpo uztearen Zarraoaren erabakia jakinarazi ioskuen. Polizien buruetan ere ez zan halako erabaki faxistarik ulertzen baina beren lana burutzera agertu ziren eta berbetan luze egon ostean herriko pertsona biren NAN zenbakia emon zan indabada bakean jarraitu zezan. Bestela, beranduago etorri beharko ziren gure ekimena oztopatzen, beraz, probokatzera eta 300 pertsonen aurrean istiluak sortzeko arrisku handiari lekua emanez.

Indabada komisioak identifikatutako pertsona bien izenak emotea erabaki zuen, gure garaipena herri giroaren erakustaldian baitago.

Urtean behin egiten dogun bazkari herrikoia, hilabetez aurretik jakinarazten dogu Kultur Etxearen bitartez, beste kultur ekintzarik balego eragozpenik egon ez daiten. Hau da, udaletxeak aldez aurretik jakiten dau gure berri. Bestelako baimenik ez dogu eskatzen, nork baimendu behar dau ba??

Herriko jendea gara, herriko plazan, herri indabada bat egiten, herri giroa eta kultura herrikoia suspertu nahian. Tamalez, “herria” hitzak, terrorismoa goraipatuko balu bezala daukie kalifikatuta batzuek.

Baina Indabadak terrorismoa ere salatzen zuen. Benetan terrorea sortzen doskun etxebizitza lortzeko behar ditugun baldintzak, amalurraren suntsiketari mugak jartzen ez dizkioten zuen proiektu
txikitzaile terroristak, baserri guneak, gure betiko nortasun guneak erailtzen dituena. Hormigoizko hiri grisak sortu eta bildurtzen gaituen munstroa (kapitalismoa).Herri giroa egon ez daiten ezarritako kontrol sozial, polizial, judizial...

Baina azken finean herria da edozelako erabakiak baztertzen dituena. Aurten herriak bihurtu dau 7. Indabada zilegi, legal, jator, herrikoi eta partehartzaile.

Eta herriak berak horrengatik eta aurrekoengatik bihurtu dau Zarraoa pertsona non gatra. Zarraoa, zer zabilz? Harroputzetan harroputzena izan behar al zara? Zu ez zara herri honetakoa!

Zarraoa, agur!!!!!!!!!!! Pertsona non grata!!!!!

Eskerrik asko indabadara etorritako guztiei, animatu komisioan parte hartzen!!

Algortako tabernetatik autoinkulpasio orrialdeak itziko doguz, denuntziarik egotekotan denon ardura adierazteko.

Hurrengo urtera arte! 8. Indabada!!!!!!!!!!!!!!!

Indabada komisioa
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun