Datorren larunbatean, azaroaren 18an, bi urte igaroko dira Leioako Berbalamiñe euskara elkartea sortu zenetik. Taldearen zuzendaritzak jakinarazi duenez, bi urte horietan “Leioako euskal komunitatea harremanetan jartzen saiatu gara”. Horren lekuko izan dira txangoak, auzoetako jaietan egindako ekimenak, Txitxiburruntxi eguna (argazkian bertako irudi bat), Bai Eskolak Euskalduntzeari kanpaina, mendi irteerak, afariak edota Berbalamintzo ekimena. Dena den, eta “udako geldialdiaren ondoren”, Berbalamiñe “indarberriturik datorrela” diote Leioako euskaltzaleek. Hori dela eta dagoeneko ETBrako txangoa prestatu dute azaroaren 23an “Kalaka”, Xabier Euzkitzek ostegunero aurkezten duen eztabaida-saioa, barrutik ikusteko. Dena den, ekintzak antolatzeko proposamenak ere eskatzen dituzte, eta gogoratu dute ere Iturribide kaleko 6. zenbakian duten egoitzan biltzen direla hamabostero, asteazkenetan, 19.00etan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!