Koska irratiaren eskutik, Rafael Amor poeta eta musikari argentinar famatua Itzubaltzeta / Erromoko gaztetxeko oholtzan arituko da, Euskal Herrian aurten emango duen azken kontzertua eskainiz. Amor eskarmentu, umore eta ironia handiko abeslaria da, alderdirik gabeko baina gizakiz beteriko ezkerreko ikuspegitik ozen eta goxo abesten duenetarikoa. Pasa den urriaren 6an, Itzubaltzeta gaztetxearen bigarren urteurrena zela eta, bapateko kontzertu goxoa eskaini zuen bertan, bere alabaren laguntzaz. Ostiralean kontzertua 21:30ean hasiko da. Sarrera 5 eurotan eskuratu ahal izango da gaztetxean bertan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!