Itzubaltzetan 20 turoretzapeko etxebizitza hornituko ditu Getxoko Udalak, otsailean irekitzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 15a, 12:47

Getxoko Udalak lehen urratsak egin ditu Itzubaltzeta / Erromoko Luis Lopez Oses kalean, Romo ikastetxe ondoko antzinako irakasleen etxean, hutsik dauden 20 tutoretzapeko apartamentutarako altzariak eta elektratresnak erosteko. Ekimen horrekin, Gizarte Zerbitzuek nahi dute apartamentu berriak 2007ko otsailerako bizitzera sartzeko prest egotea. Dagoeneko, etxe berean beste 8 etxebizitzek badituzte auzokideak, baina bakarkako 12 apartamentu eta bikoteentzako 8 etxebizitza hutsik daude oraindik, horniketa falta dela eta. Guztira, herri bereko Nagusien Etxean dauden beste 11 apartamentu bikoitzak kontuan hartuz, Udalak 39 tutoretzapeko etxebizitza izango ditu bakarrik bizitzeko arazorik ez, baina non bizi ez duten edo kalitate eskaseko tokietan bizi diren pertsona adinduentzako. Udalak orain arte, irisgarritasun neurriak betetzen ez dituzten etxeengan, berogailu gabeko pisuengan edo etxebizitza zaharrengan jarri du arreta. Bestalde, Udalak Juan Bautista Zabala kaleko udal eraikin bat zaharberrituko du. Argazkian, Iñaki Urkiza Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia / Getxo Gorria.

Ikastetxeko atezaina eta bi familia

Getxoko Udaleko Gobernu Batzordeak lehiaketa deitu du Algortako Juan Bautista Zabala kalean dagoen herri etxeko zaharberritze lanak kontratatzeko. Kale horretan dauden eskoletan irakasleen etxea izandakoa da konponduko dutena. Bertan, ikastetxeko atezainaz gain, diru baliabide gutxi duten bi familia bizi dira. Udalak errenta txikiarekin utzi zizkien etxebizitzak. Lanak, nagusiki, etxeko fatxada konpontzeko egingo dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun