Udalerriko ikastetxeek antolatutako euskara sustatzeko eskola-orduz kanpoko jarduerak laguntzeko 20.000 euro bideratu ditu Getxoko Udalak. Jarduera horien bidez, aurreko urtearen aldean, euskararen erabileran egiten den jauzia hartuko da kontuan. ”Gure hizkuntza sustatzea jomuga dutenak edo euskara hutsez egiten direnak, euskararen egunak edo asteak, esparru horretan lan egiteko beharginen kontratazioak, aldizkari, komiki, ikus-entzunezko eta antzekoak egin eta banatzea izan ohi dira jarduera horiek. Getxon euskararen erabileraren normalizazioan hain garrantzitsuak diren gazteak hartzaile dituzten jarduerak dira gehien bat”, aipatu du Getxoko alkate Iñaki Zarraoak. Argazkian, dozenaka ume Zirika Zirkusko pailazoei so, Zubileta eskolan, 2005eko euskararen egunean / Zubiletakoak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!