Suitzan ETArekin negoziatu zuen Javier Zarzalejosek hitzaldia emango du bihar Igeretxen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 15a, 20:30

Bihar, Donostian, Ynestrillasek bere liburuaren hirugarren edizioa aurkeztuko du. Uribe Kostan, berriz, hainbeste zarata egingo ez duten bost hitzaldi izango dira egun berean, eskualdea askotarikoa dela nabarmen adierazten. Ynestrillasengandik hurbilena, ETArekin Suitzan negoziatu zuen eta Espainiako Gobernuko Presidentziako idazkari nagusi ohia den Javier Zarzalejos FAES fundazioko Konstituzio eta Erakundeetarako zuzendariak “Analisis de la politica actual” (“Egungo politikaren hausnarketa”) hitzaldia eskainiko du, Marisa Arrue eta Antonio Basagoiti PPko kideen laguntzarekin. Ekitaldia Igeretxe hotelean izango da, 19:30ean. Ordu berean, baina Algortako Ezker Batua alderdiaren egoitzan, Salsidu kalean, Lazaro Oramas Euskadi-Kuba elkarteko kide kubatarrak AEBk atxilotuta mantentzen dituen 5 kubatarrei buruz jardungo da “Mision contra el terror” 48 minutuko laburmetrajea proiektatu ostean. Lehenago, Egizuren ekimenez eta hiru saiotan, Rosak eta Mikelek "Euskal Herria bizikletaz: nire lehenengo bidaia" diaporama eta hitzaldia eskainiko dute, hurrenez hurren goizeko 9etan eta 11etan Itzubaltzeta / Erromoko Santa Eugenia kultur etxean eta arratsaldeko 5etan Algortako Aldai Patronatuan. Argazkian, Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidente ohia eta martxoaren 11ko larrialdirako batzordea, Zarzalejos barne.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun