Pablo Trapero argentinarraren "Familia rodante" filma izango da ikusgai bihar Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 15a, 22:15

Pablo Trapero zinemagile argentinarraren "Familia rodante" pelikula emango dute bihar Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Leioa eta Erandioko campuseko areto nagusian, eguerdiko 12etan hasita. Ostegunetan Zinea egitarauaren baitan dago Traperoren hirugarren filmaren emanaldia, EHUko iturriek adierazi dutenez. Biharko filmari dagokionez, Amona Emiliak (Graciana Chironi, Traperoren benetako amonak antzeztua) 84 urte bete ditu. Hunkituta, famili osoari esango dio ilobak ezkontzako amabitxia izateko aukeratu duela; baina ezkontza urrun ospatuko da, Emiliaren jaioterrian hain zuzen, Misionesen, Buenos Airesetik 1.500 kilometrora, eta Emiliak guztiek lagun diezaioten nahiko du. Inor ez da ezezkoa esaten ausartuko eta han abiatuko dira guztiak karabana batean. Argazkian, filmeko pasarteetako bat.

Une horretatik aurrera, amonak, alabek, ilobek, bilobek, suhiek, nobioek eta lagunek oso esperientzia interesgarriak biziko dituzte etxe ibiltarian. Amonaren oroitzapenek, haren osasun arazoek, beroak eta distantziak protagonista guztien istorioak gurutzatuko dituzte: nerabe-maitasuna, 1970eko hamarkadako erromantze zaharrak, ezinikusiak eta maiterreak. Bidaiak gauza batzuk aldaraziko ditu, ez gehiegi, baina bai familia honen bizitzan une ahaztezina bihurtzeko adina.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun