Manifestazioa izango da bihar Astrabuduan, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 15a, 22:39

"Eraso guztiak gelditu. Baldintza demokratiko guztiak Euskal Herriarentzat" lelopean, mobilizazio eguna deitu du heldu den azaroaren 16rako, osteguna, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Egun horretan bertan, hain zuzen ere, Jarrai-Haika-Segi auziko epaien aurkako helegiteak aztertuko ditu Madrilen Espainiako Epaitegi Gorenak. Gauzak horrela, Uribe Kosta eskualdean, Astrabuduan da hitzordua: 20:00etan abiatuko da manifestazioa, Etengabek jakinarazi duenez. Argazkian, Jarrai-Haika-Segi auziaren aurka Astrabuduan 2005eko otsailaren 18an egin zen manifestazioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun